Agur esateko ordua


ZATITXU
Zikin
Mendeku, 2025
Lekeitioko Zikin taldea sortu zenetik, argitaratu dituen lan guztiak ekarri ditugu orri hauetara, eta orain, agur esatea erabaki duen honetan, gauza bera egin nahi izan dugu plazaratu duten azkenarekin. Disko txikia da Zatitxu, lau abestiko singlea, eta kantuak ekaitz baten moduan pasatzen dira entzulearen gainetik. Zuzenean ere horrela aritzen dira, gogor eta indartsu, Bilboko Kafe Antzokian egindako kontzertuan ikusi genuenez. Pena apur bat ere ematen du horrelako talde bat galtzeak; geroak1 esango du agurra behin betikoa2 ote den.
Gotzon Hermosilla
1. Gero: etorkizun.
2. Behin betiko: definitivo, -a (es), définitif, -ive (fr).
