HOTZA
Hotza
Tough Ain’t Enough - Discos Enfermos, 2022

Badirudi Bizkaiko azken belaunaldiko punk-oi! taldeen artean badagoela joera soinu latz, oinarrizko eta oldarkorretara itzultzeko, garai batean Gipuzkoan nagusitzen zen oi! melodikoaren kontrakarrean. Horren adibide Lekeitioko Zikin taldearen diskoa izan daiteke, duela hilabete batzuk orri hauetara ekarri genuena, baita orain hizpide dugun hau ere: Hotza bilbotarren estreinako disko txikia, doinu sinple, zuzeneko eta gogorrez osatua. Lau abesti dakartza, horietako bat 4 Skins taldearen Evil klasikoaren bertsioa, Gaizto izenez bataiatua. Tough Ain’t Enough diskoetxea tartean dagoenez, kalitatea bermatuta dago.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.