ENKARNI GENUA ESPINOSA (Donostia, 1942) txotxongilolariak 1971n sortu zuen Txotxongillo taldea, Manolo Gómez senarrarekin batera. Euskal kondairak biziberritu eta gizarteratu ditu, haur eta gazte literaturako lanak, diskoak eta material didaktikoa argitaratuz. M. Egimendi. Argazkiak: Amaia Zabalo.

Artikuluaren zati hau bakarrik  harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.

“Txikitan, ez nekien
euskara existitzen zenik ere, aitona euskaldun petoa izan arren”
“Akats handia da aditz guztiak ondo jakin arte ez hastea hitz egiten”
“Txotxongiloena artea da”
“Tolosako TOPIC Txotxongilo Zentroa munduko onenetakoa dela esango nuke”


Tolosako TOPIC Zentroaren sorrera babestu zenuten. Txotxongiloek badute etorkizunik?
Mundu hau, nolabait esateko, arriskutsua da. Ez da desagertuko, baina erraza ere ez da. Nik zorte handia izan dut, bakarrak izan garelako urte askoan, geu ginen onenak eta txarrenak. Eskoletan erreferentzia izan gara, nire izena txotxongiloekin lotzen da, baina jan ere egin behar da, eta hipoteka ordaindu.
Haurren hezkuntzan, zergatik du garrantzia adierazpen artistikoak?
Haurtzaroa murrizten ari da, haurrek ez dutelako jolasteko astirik. Joko dramatikoa, rol ezberdinetara jolastea, oso interesgarria da. Umeei berez ateratzen zaie helduarena egitea, haiek imitatzea, baina, horretarako, denbora behar da. Orain, aldiz, eskolatik irtendakoan beste jarduera piloa dute, eta guraso askok ez dute astirik umeekin “txorakeriatan” ibiltzeko. Lehen, 12 urteko haurrak txotxongiloak ikustera joaten ziren, baina egun denak daude sakelakoari begira, elkarren ondoan. Ez gara horri irtenbidea aurkitzeko gauza, eta eskola gehienetan ez dago espresio dramatikorako ordurik.

Artikuluaren zati hau bakarrik  harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.

KOLKOTIK

Egindako guztien artean, gehien maite duzun lana? Erreka Marirekin muntaia handiak egin ditugu: txalapartarekin zuzenean, opera bat...
Ikuskizuna eskaini izan duzuen tokirik bitxiena? Ukuilu batean, 40 bat umerentzat.
Biharko egunkarian ikusi nahiko zenukeen albistea? Mediterraneoa hilerri bihurtzen ari da, gerrak hor daude, klima aldaketa... Asko!
Zer ikusten duzu ispiluaren aurrean jartzen zarenean? Pertsona ondradua.
Zer ez da falta inoiz zure etxeko hozkailuan? Barazkiak, fruta, esnea... Haragia eta arraina, gutxi.
Igande arratsalderako planik onena? Familiarekin eta lagunekin egotea.
Zer ikusten duzu telebistan? TVEko La 2 kateko Imprescindibles dokumentalak. Eta ETB1en, Biba zuek!, nire euskara hobetzeko.
Gustuko duzun idazle bat? Euskaraz, Atxaga da onena, nire ustez. Gaztelaniaz, literatura latinoa.
Txotxongilolaria izateak daukan gauza on bat? Haurrekin komunikatzeko erraztasuna.
Eta txarra? Ipuina ondo landu ezean, emanaldia gaizki atera daitekeela.
Oporrak igarotzeko modu on bat? Naturan murgildu, paseatu... nahiago dut mendia, Hiru Erregeen Mahaira ere igo naiz.
Nor da heroia zuretzat? Irakasle asko.
Zerk alaitzen dizu eguna? Seme-alaben deiek.
Zerk ematen dizu lotsa? Ez dut sentimendu hori ezagutzen, oztopo hutsa iruditzen zait.
Eta beldurra? Familiako norbait gaixotzeak.
Amorrua? Politikarien arteko ika-mikek.
Zer egiten duzu erlaxatu beharra duzunean? Etxean geratu, irakurtzen edo egonean.
Urduri jartzen zara txotxongilo emanaldia hastera doanean? Ipuin berria denean, bai. Eta herri txikietan askoz ere lasaiago egoten naiz.
Labur-labur, nolakoa da Enkarni Genua Espinosa? Langilea, amore erraz ematekoa (ezin naizelako haserre egon) eta ausarta.

 


Elkarrizketa/erreportaje osoa irakurri nahi duzu? Hil honetako aldizkaria salgai dago kioskoetan; era berean, harpidetza egin dezakezu: digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.