JONE LASPIUR GOROSABEL (Donostia, 1995), Nakar taldeko abeslaria ere izan arren, egun aktore gisa da ezagunagoa: Goya sari bat du (2021) eta film arrakastatsuetan hartu du parte (Ane, Akelarre, Faisaien irla...). Azkena, Karmele (Asier Altuna) izan da. M. Egimendi. Argazkia: Javi Colmenero.

Gerra Zibileko gertakarietan oinarritua dago pelikula. Nolako arrastoa1 utzi dizu?
Asko gerturatu nau nire familiaren iraganera, familiako istorioak orainaldira ekarri dizkit. Etxean, fikzioa edo oso urrunekoak balira bezala kontatzen dizkizute, baina orain inoiz baino presenteago ditut amamak eta birramamak. Orduko testuingurua oso ezberdina bazen ere, gure identitatea oso modu antzekoan sentitzen zen, gu bezalako pertsonak ziren, kezka berekin. Izeba zahar2 Kontxak (101 urte ditu) horiek guztiak bizi izan zituen: euskara modu klandestinoan irakatsi eta kristoren lana egin zuen ikastolen alde. Amama ere sekulako lana egindakoa da euskararen alde, material pedagogikoa eta abestiak sortuz. Gizonezkoak kalean zeuden bitartean, politika egiten, emakume haiek ikastoletan ari ziren, beste militantzia modu batean.
Duela ia 90 urteko istorioa izan arren, filmak ez du gaurkotasunik galdu.
Ez. Gu pribilegioz guztiz beteta bizi gara hemen, baina norbaitek borrokatu du historian gu orain horrela egoteko. Karmele Urresti protagonistak egin zuena (haurrak hemen utzita beste kontinente batera joan lan bila, umeei heziketa3 eman ahal izateko) gaur egun Latinoamerikako emakumeek egiten dute. Gure adinekoak zaintzera eta garbiketa lanak egitera etortzen dira, familia han utzita, haurrei heziketa emateko eta gurasoak mantendu ahal izateko. Ez datoz amets baten bila, beren familiak zaintzeagatik baizik. Horrek derrigortzen4 zaitu enpatia lan handia egitera eta gauza bakoitza bere lekuan jartzera. Badirudi pelikulan kontatzen dena oso aspaldi gertatu zela, bizi kalitate oneko burbuila honetan denbora piloa daramagula, baina ez da hala, herenegungo kontuak dira. Ez dezagun ahaztu nondik gatozen, zenbat jende joan zen bere garaian Latinoamerikara eta zein ondo hartu zituzten.

“Karmele Urrestik egin zuena Latinoamerikako emakumeek egiten dute orain”

“Izatez, komedia hutsa naiz, pertsona absurdoa”

“Besarkatu egin behar dugu euskara ikasi eta bizitza euskaraz egiteko gogoa duena”

“Nakar taldea agian inoiz baino biziago dago”

“Zinemak ikaragarri aberasten gaitu pertsona gisa”

“Proiektuak aukeratu ahal izateko fasean sartzen ari naiz”

Artikuluaren zati hau bakarrik  harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.

Zergatik merezi du euskara ikastea?
Euskara momentu honetan kultur material oso interesgarria sortzen ari da zineman, literaturan, musikan... Beti ikus daitezke pelikulak bikoiztuta, edo liburuak itzulita irakurri, baina ez da gauza bera. Hizkuntza bat gehiago jakitea beti da oparia; baina, gainera, euskara komunitate txiki baten hizkuntza da, eta jakitea da komunitate horretarako sarbidea. Euskaldun zaharrok poz handiz ikusten dugu jendeak euskara ikasteko ahalegin handi hori egitea, eta guk besarkatu egin behar dugu komunitate baten parte izateko eta bizitza euskaraz egiteko gogoa duena.

Artikuluaren zati hau bakarrik  harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.
 

KOLKOTIK

Film zahar bat? Amanece, que no es poco (José Luis Cuerda, 1988)
Zuzendari bat? Agnes Varda.
Interpretatu nahiko zenukeen emakume historiko bat? Amazona bat.
Zer ematen dizu musikak? Askatasuna.
Euskal kanten playlist batean falta ezin den kanta... Txoria txori.
Museo bat? Bilboko Arte Ederrena.
Biharko egunkarian irakurri nahiko zenukeen albistea? Israelek Gaza bakean utziko duela.
Zer izan nahi zenuen txikitan? Trapezista.
Eta orain zer ez duzu izan nahi? Polizia.
Sakelakoa etxean ahazten bazaizu... Urduri jarriko naiz.
Gogokoen duzun sare soziala? Instagram da gehien erabili, maite eta gorroto dudana.
Kolore horiak zorte txarra ematen du? Maite dut horia, nire kolore gustukoenetakoa da.
Zerk ematen dizu beldurra? Bakardadeak.
Zerk kentzen dizu loa? Gehiegi pentsatzen hasten banaiz, munduaren etorkizunak.
Baduzu animaliarik etxean? Bai, bi dortoka.
Zer janari ez da falta inoiz zure sukaldean? Platanoak.
Zer plater ateratzen zaizu oso ondo? Oilaskoa labean erreta.
Nor da zuretzat heroia? Bob Pop.
Labur, nolakoa da Jone Laspiur? Burugogorra eta jolastia.

1. Arrasto: huella (es), trace (fr).
2. Izeba zahar:
aitonaren arreba edo amonaren ahizpa.
3. Heziketa:
educación (es), éducation (fr).
4. Derrigortu:
forzar (es), forcer (fr).
5. Jokatu:
antzeztu.
6. Erbeste:
exilio (es), exil (fr).
7. Urratu:
ibili, landu, jorratu.
8. Aitortu:
saritu, aintzat hartu.
9. Benetan:
realmente (es), vraiment (fr).
10. Bat egin:
batu, aldi berean gertatu.
11. Oparo:
produktibo, emankor.
12. Nor(k) bere kabuz:
bakarrik, inoren laguntzarik gabe.
13. Emana eduki:
jaiotzatik eduki, ikasi behar izan gabe.
14. Hauskor:
frágil (es), fragile (fr).

 


Elkarrizketa/erreportaje osoa irakurri nahi duzu? Hil honetako aldizkaria salgai dago kioskoetan; era berean, harpidetza egin dezakezu: digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.