Krispeten Nazioarteko Eguna da urtarrilaren 19a. Kansas Cityn (AEB) hasi ei ziren horiek zineman jaten, Linwood Theatre-ren jabe Julia Braden-ek bertan krispetak saltzeko postua jartzea baimendu zuenean, 1931n. Edonon jan ditzakegu, frontoiren batean ere bai dagoeneko, baina batzuentzat filma ikusten duten bitartean jatea ia tradizioa da. Beste batzuk, ordea, gogaitu egiten ditu ohitura horrek, askotan dakarren zaratotsagatik. Zein da zure iritzia?
Elorrioko Abizari AEK euskaltegiko B2 mailako goizeko taldea

1. Javi
Ni, normalean, oso gutxi joaten naiz zinemara, baina joaten naizenean, ez dut krispetarik jaten. Jendeak jaten du, eta norbait nire ondoan jaten ari bada, ez nau molestatzen.
2. Aroa
Betidanik jan ditut krispetak eta gozokiak. Egia esanda, gorroto dut zarata, horregatik isil-isilik jaten dut. Beste batzuek, aldiz, zarata larregi egiten dute, ahoa zabalik jaten dutelako.
3. Fernan
Niri krispetak gustatzen zaizkit, baina ez ditut sekula zineman jan. Nire ustez, zinema ez da jateko lekua, pelikulak ikustekoa baizik. Horregatik, nik debekatuko nituzke jateko guztiak.
4. Maider
Nik, adibidez, egunaren arabera eramaten ditut krispetak zinemara, baina egia esanda, amorru handia ematen dit zaratak eta zikinkeriak. Horrexegatik uste dut onena debekatzea dela.
5. Nerea
Beti izan dugu gustuko zinemara familian joatea. Guretzat, bertan zerbait jatea tradizioa da, eta askotan krispetak eta bestelako litxarreriak aukeratzen ditugu. Beraz, nik ez nuke zineman jatea debekatuko.
6. Inma
Errespetuz jaten badituzu, zaratarik gabe eta zikindu barik, ez du zertan arazoa izan. Jende askok jaten ditu zineman, eta ondo iruditzen zait, baina ez zait usain gogorra duten gauzak jatea gustatzen, pizza edo hanburgesak, adibidez.
7. Miren
Nik ez dut krispetarik jaten zineman, akaso gozokiren bat edo beste, gehiagorik ez. Egia esanda, gure herriko kultur etxean debekatuta dago jatea, beraz, ezin dugu aukeratu.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.