Musikari edo talde bat? Elis Regina.
Opari egiteko disko bat? Ella & Armstrong (1956).
Musika entzuteko lekurik onena? Etxean, bakarrik.
Zer gosaltzen duzu? Kafea besterik ez, baraualdi1 luzeak egiten ditut.
Zer galtzen zaizu beti? Ia denetik, etengabe, leku guztietan.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? “Hala beharko zuen”, euskal esaerarik sakonena, akaso2.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Musikan edo antzerkian.
Zure lehen mito erotikoa? Leo DiCaprio.
Pertsonaia historiko bat? Charles Chaplin.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Garaiz etxeratzea edo txokolatea eta gazia.
Zure bertuterik handiena? Bizirik egotearen poza, alaitasuna.
Eta lagunengan gehien estimatzen duzuna? Garbi hitz egitea, maitasun kontzientea.
Zer eramango zenuke uharte huts batera? Piano bat.

1. Baraualdi: tiempo de ayuno (es), temps de jeûne (fr).
2. Akaso:
agian, beharbada.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.