Musikari (edo talde) bat? Vulk.
Opari egiteko disko bat? Dance Hall At Louse Point (John Parish & Polly Jean Harvey).
Musika entzuteko lekurik onena? Etxeko egongela.
Zer gosaltzen duzu? Infusioa eta ogi txigortua olio tanta batekin.
Zer galtzen zaizu beti? Giltzak…
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? “Ez naiz gogoratzen”.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Etxetik kanpo jaten.
Zure lehen mito erotikoa? Xena.
Pertsonaia historiko bat? Delia Derbyshire.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Mendi buelta.
Zure bertuterik handiena? Jakin-mina.
Eta lagunengan gehien estimatzen duzuna? Konstantzia.
Zer eramango zenuke uharte huts batera? Belaontzi bat.

 


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.