Arima - Biluztasunez jantzita
Arima Paule Bilbaoren proiektua da, shoegaze eta post-rock testurak uztartzen dituena. Sei kanten hitzek norabide bera dute, autoanalisia eta psikologia nabari zaizkie. Diskoko kanta batean parte hartzeko aukera eman zidan, gainera, eta pozik nago emaitzarekin.
Girl in Ted - If I Could Make It Go Quiet
Duela gutxi hartu dut artista hau ezagutzeko eta haren obra entzuteko astia. Norvegian jaioa, Marie Ulvenek 22 urte bakarrik ditu, baina dagoeneko ezaguna da mundu osoan. Nire kanta gustukoena, Apartment 402. Ez dizuet gehiago azalduko, baina bai diskoa entzuteko une bat hartzera gonbidatu.
HOO - 003 Mixtape
Xabi Hoo, Enkoreko abeslari ohia, bakarkako proiektu honekin itzuli da, non estilo erabat ezberdina jorratu duen. Emo rap estiloan, hiru kanta dakartza, eta hirurek dute single funtsa. Buruan sartzen errazak eta kanporatzen zailak diren kantak sortzeko gaitasuna du, dudarik gabe, Hook.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.