(Lanbroa)

Pixies: Doolittle.
Pixies izan da nire betiko talderik gogokoenetakoa. Zaila da haren diskoetako bat aukeratzea, baina honekin geratuko naiz. Benetako ereserkiak ditu. Ez da lehenengoak bezain sinplea, eta ez dago hurrengoak bezain ekoitzia. Nire ustez, honexek aurkezten du hobekien Pixiesen funtsa.
Sonic Youth: Daydream Nation.
Sonic Youth ezagutu nuenean, leiho bat ireki zitzaidan buruan. Soinu zakarrak eta kantu biribilak disko berean. Disonantziak benetan ederrak izan daitezkeela frogatzen du disko honek. Gitarra jotzen duzunean, dena baimenduta dagoela ikasi nuen. Arauak hausteko eginak daude!
Gojira: Magma.
Azkeneko bolada honetan, asko entzuten ari naiz disko hau. Autoan bolumena igo eta erritmo zein behe soinu indartsuaz ikaragarri disfrutatzen dut . Bateria linea horiek benetan gozatzekoak dira. Gorputza barrutik mugitzen dizun musika da, ez bakarrik belarritik sartzen dena.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.