Iratxe Pérez

(Chulería, joder!, Beire)
Musikari edo talde bat? Joseba B. Lenoir.
Opari egiteko disko bat? Eskorbutoren Anti todo (1985).
Musika entzuteko leku on bat? Euskal Herriko edozein antzoki. Nahiago dut zuzenean entzun.
Zer gosaltzen duzu? Kafea, nahi eta nahi ez1. Eta maria galletak, batzuetan gurinez2.
Zer galtzen zaizu beti? Giltzak, sakelakoa, zorroa, burua...
Zein esaldi errepikatzen duzu askotan? "Ai, ama...".
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Kulturan: zinema, kontzertuak...
Zure lehen mito erotikoa? Miley Cyrus.
Pertsonaia historiko bat? Pedro Solabarria, Periko.
Zure bertuterik handiena? Matxiruloei aurre egitea.
Eta lagunengan gehien estimatzen duzuna? Zaintza, entzute aktiboa...
Zer eramango zenuke uharte huts batera? Esperantza.
1. Nahi eta nahi ez: necesariamente (es), nécessairement (fr).
2. Gurin: mantequilla (es), beurre (fr).
