Musikari edo talde bat? Skunk Anansie.
Opari egiteko disko bat? Zure aurrekari penalak (Anari, 2015).
Musika entzuteko lekurik onena? Autoa.
Zer gosaltzen duzu? Kafe hutsa.
Zer galtzen zaizu beti? Ileko gomak.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? “Umearen bila noa”.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Janaritan.
Zure lehen mito erotikoa? Damon Albarn.
Pertsonaia historiko bat? Mari Dapena.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Umorea.
Zure bertuterik handiena? Sormenerako gaitasuna.
Eta lagunengan gehien estimatzen duzuna? Enpatia.
Zer eramango zenuke uharte huts batera? Txalupa bat.