Aguxtin Alkhat

Musikari edo talde bat? AC/DC.
Opari egiteko disko bat? Ruper Ordorikaren edozein.
Musika entzuteko leku on bat? Autoa eta lana, ene1 kasuan.
Zer gosaltzen duzu? Kafesnea besterik ez.
Zer galtzen zaizu beti? Denbora, beste jende askori bezala.
Zein esaten duzu askotan? “Zer moduz?” galdetzen didatenean, “Bizi! Ez da gutti...”.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Maite ditudan pertsonen onerako2 edozertan3.
Zure lehen mito erotikoa? Britney Spears. Adin hurbilekoak4 gara, nik uste.
Pertsonaia historiko bat? Nelson Mandela.
Bestondoa5 jasateko6 erremedioa? Beste baso bat edan.
Zure bertuterik handiena? Pazientzia. Euskaldunen zientzia.
Lagunengan gehien estimatzen duzuna? Momentu latzetan7 alboan8 izatea.
Zer eramango zenuke uharte9 huts batera? Itsasontzi bat.
1. Ene: nire.
2. Onerako: on egiteko, mesede egiteko.
3. Edozer: edozein gauza.
4. Hurbileko: cercano, -a (es), proche (fr).
5. Bestondo: resaca (es), gueule de bois (fr).
6. Jasan: aguantatu.
7. Latz: gogor, zail.
8. Alboan: ondoan, aldamenean.
9. Uharte: isla (es), île (fr).
