Musikari (edo talde) bat? Bruce Springsteen.
Opari egiteko disko bat? Amelie (Yann Tiersen).
Musika entzuteko lekurik onena? Normalean, autoan entzuten dut.
Zer gosaltzen duzu? Kafea, beti, eta kito.
Zer galtzen zaizu beti? Denetik galdu izan dut, baita trikitia ere, baina giltzak askotan.
Zein esaldi errepikatzen duzu askotan? “Goragu ta gutarrak!”, kontzertuetan esaten dudana.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Musika tresnetan.
Zure lehen mito erotikoa? Diana, V telesailekoa.
Pertsonaia historiko bat? Lucio Urtubia, gizon aparta iruditzen zait.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Ibuprofenoa eta kafea.
Zure bertuterik handiena? Pazientzia handia daukat.
Eta lagunengan gehien estimatzen duzuna? Ondoan egotea, laguntasuna.
Zer eramango zenuke uharte huts batera? Trikitia ez, besteentzat jotzea gustatzen zaidalako, ez neure buruarentzat.



Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.