Musikari (edo talde) bat? Maite Larburu.
Opari egiteko disko bat? Adibidez, Maite Larbururen azken lana: Krak.
Musika entzuteko lekurik onena? Etxeko sofa.
Zer gosaltzen duzu? Oloa sesamoarekin eta pipekin, fruta eta kafea.
Zer galtzen zaizu beti? Beti, beti… ez, baina telefonoa askotan galdu dut.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? “Saiatuko gara”.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Koltxoi on batean, adibidez.
Zure lehen mito erotikoa? Leia printzesa.
Pertsonaia historiko bat? J.S. Bach.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Ura, ibuprofenoa eta loa, baina, animatuz gero, txakolin bat ere ez da aukera txarra.
Zure bertuterik handiena? Konstantzia.
Eta lagunengan gehien estimatzen duzuna? Norberak huts eginda ere, hortxe egotea.
Zer eramango zenuke uharte huts batera? Helikoptero bat, aspertzen naizenean ihes egin ahal izateko.



Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.