heltzear web

XABIER AGOTE ontzigileak (Donostia, 1964) XX. mendearen hondarrean1 erein zuen Albaola Itsas Kultur Faktoriaren hazia. Bertako proiektuen artean, eraikitzen ari diren San Juan ontzia da ezagunena, Red Bay-n (Kanada) 1565ean hondoratu zen baleontziaren2 erreplika. M. Egimendi. Argazkiak: Javi Colmenero.

Euskal ontzigintza3 punta-puntakoaren gaineko ezagutza-galerak eraman zintuen proiektua bultzatzera.
Bai, argi ikusten nuen euskaldunek ez zutela beren itsas iragana ezagutzen. Gizakia kontinenteak elkartzen hasi zenean, euskaldunek teknologia ozeanikorik garatuena zuten: bertoko teknologia eta ontziak nagusitu ziren ozeanoetan, ontzi aurreratuenak euskal kostaldean eraikitzen ziren. Ezin nuen ulertu nola zegoen handitasun hori guztiz ahaztua.

“Argi nuen euskaldunek ez zutela beren itsas iragana ezagutzen”

“Albaola kultur iraultza egiteko sortu zen, herrigintza eta kulturgintza helburu”

“Asmoa da San Juan ontzia xvi. mendean bezala eramatea Kanadarantz”

“Euskal leku-izen piloa dago Kanadan”

“Euskara zabaldu behar dugu: zenbat eta hiztun gehiago, orduan eta hobeto”

“Pasaia Itsas Festibalean, luxuzko bi erakunde ditugu ondoan: Zaporeak eta Aita Mari

Artikuluaren zati hau bakarrik  harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.

Kanadako erakundeekin harreman estua duzue, ezta?
Bai, Kanadako Gobernuarekin berarekin eta gobernu probintzialekin edo: Ternua, Labrador, Eskozia Berria, Quebec... Badugu harremana jatorrizko nazioekin ere. Guretzat oso garrantzitsua da euskaldunek Kanadako indiarrekin izan zuten harremana, oso adierazgarria20 delako. Garai haietan, Europako oso kultura gutxik izan zuten gaitasuna bertakoekin harremanetan sartzeko; euskaldunek, ordea, bai. Euskara izan zen Kanadako indigenen artera Europatik iritsi zen lehen hizkuntza, hori ikertuta eta aitortuta dago, baina ez digute hala irakatsi. Gure itsas historiak erakusten digu euskaldunak beti egon garela, gure sustrai sakonetatik, munduari begira, beste inor ez bezala, eta euskara beti eraman dugula urrutiko leku horietara.
Badira horren aztarnak, ezta?
Mordoa! Euskal leku-izen piloa dago Kanadan. Elkanoren eta Urdanetaren garaian, Moluketako sultan batek esan zion kronista portugaldar bati oso harro zegoela euskara jakiteaz, dokumentatuta dago. Islandiarrekin ere harremanetan gaude, eta Reykjavikeko liburutegi nazionalean euskara-islandiera hiztegiak ikusi ditugu; atzerrikoen artean, zaharrenak. Gurea kultura handia izan da, nazioartekotasun-kutsu21 handikoa.

Artikuluaren zati hau bakarrik  harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.

Laster egingo da Pasaia Itsas Festibala. Nola doa prestaketa?
Maiatzaren 14tik 17ra izango da, eta mundu guztia gonbidatzen dugu. Merezi du, egun oso bereziak izango direlako, oso leku gutxitan aurki baitaitezke hau bezalako festibalak. Gainera, itsas elkartasuna inportantea da guretzat, itsasoko kontu guztiak ez direlako ospagarriak. Gaur egun tragedia handiak gertatzen dira bertan, migratzaileenak batez ere. Testuinguru ilun horretan, badugu zer ospatu, gure zorionerako, luxuzko bi erakunde ditugulako ondoan: Zaporeak, festibaleko itsasontzietako eskifaiei jaten ematen (hortik ateratako irabaziak itsasoz heltzen diren immigranteei laguntzeko dira) eta Aita Mari salbamendu-ontzia, bisitatzeko moduan. 

bidean web

KOLKOTIK

Zer ematen dizu itsasoak? Ongizatea.
Eta kendu? Estresa.
Biharko egunkarian irakurri nahiko zenukeen titularra?NBEren28 adierazpena: mugak desagertu egin dira”.
Zer izan nahi zenuen txikitan? Naizena.
Bizio bat? Bakardadea.
Euskal kostako txoko bat? Jaizkibel.
Zerk ematen dizu beldurra? Denborarik ez izateak.
Eta lotsa? Gezurretan bizitzeak.
Zerk galarazten dizu loa? Albaolak berak.
Zerk ateratzen zaitu zeure onetik? Biktimismoak.
Lehorreko zaletasun bat? Mendian ibiltzea.
Zorabiatu zara inoiz itsasontziren batean? Joera29 gutxikoa naiz, baina noizbait bai.
Zer janari ez da falta inoiz zure etxeko sukaldean? Oliba-olioa.
Eta itsasora ateratzen zarenean? Lata bat muskuilu eskabetxean.
Sarritan egiten duzun itsas paseoa? Hemen inguruan, bertatik bertara.
Zer egiten duzu lasaitu beharra duzunean? Mendira bakarrik joan.
Bizitzako zure leloa? Bizirik hil!
Bizitzako plazer txiki bat? Arrain eder bat jatea soziedadean, lagun artean.
Nor da zuretzat heroia? Jende anonimoa; adibidez, tragedia handiei aurre egiten diona.
Miresten duzun pertsonaia historiko bat? Andres Urdaneta.
Nor da, labur, Xabier Agote? Bizitza mugarik gabe bizi nahi duen gipuzkoar euskalduna.

1. Hondarrean: bukaeran, amaieran.
2. Baleontzi:
ballenero (es), baleinier (fr).
3. Ontzigintza:
construcción naval (es), construction navale (fr).
4. Iaio:
hábil (es), habile (fr).
5. Liluratu:
fascinar (es), fasciner (fr).
6. Oinorde:
heredero, -a (es), héritier (fr).
7. Uretaratu:
botar (es), lancer (fr).
8. Aingura:
ancla (es), ancre (fr).
9. Kalamu:
cáñamo (es), chanvre (fr).
10. Eskifaia:
tripulación (es), équipage (fr).
11. Ubera:
estela (es), sillage (fr).
12. Urtu:
derretir (es), fondre (fr).
13. Baleazale:
baleak harrapatzen dituen pertsona.
14. Bertsu:
antzeko, ia berdin.
15. Mende:
bajo el poder de (es), sous le pouvoir de (fr).
16. Onespen:
aceptación (es), acceptation (fr).
17. Begi onez:
favorablemente (es), favorablement (fr).
18. Atxikimendu:
adhesión (es), adhésion (fr).
19. Esparru:
inguru, eremu, leku.
20. Adierazgarri:
significativo, -a (es), significatif, -ive (fr).
21. Nazioartekotasun-kutsu:
toque internacional (es), touche international (fr).
22. Jakin:
zehatz, konkretu.
23. Kanabera:
caña (es), canne (fr).
24. Amu:
anzuelo (es), hameçon (fr).
25. Atoi:
remolque (es), remorqueur (fr).
26. Ondare-balio:
valor patrimonial (es), valeur patrimoniale (fr).
27. Balioetsi:
valorar (es), évaluer (fr).
28. NBE:
Nazio Batuen Erakundea.
29. Joera:
propensión (es), propension (fr).

 


Elkarrizketa/erreportaje osoa irakurri nahi duzu? Hil honetako aldizkaria salgai dago kioskoetan; era berean, harpidetza egin dezakezu: digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.