heltzear web

EDURNE AZKARATE SOBRINO (Oion, 1993) aktore eta zuzendaria buru-belarri1 dabil lanean: Heriotzak Eduardo du izena antzezlanaren bira amaitzeaz gain, Eztena jaialdia prestatzen ari da, baita Bi baso bat ur obra zuzentzen ere, Oier Guillanekin batera. M. Egimendi. Argazkiak: Javi Colmenero.

Artikuluaren zati hau bakarrik  harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.

Orain, Metrokoadroka kolektiboaren Bi baso bat ur zuzentzen zabiltza. Zer da?
Tratu txarren osteko alaitasunari begira sortutako antzezlana, non dantza gailentzen⁷ den metafora gisa. Horrekin lan eszeniko bat egiteko gogoa piztu zitzaigunean, oso argi ikusi genuen dikotomia zegoela iraganean jasandako tratu txar horien eta gorputzaren erabilera gozagarriaren artean. Tratu txarrei begiratzeko beste modu bat da, eszenikoki esploratu gabea. Gainera, plazer handia da gure aktoreak dantzan ikustea. Bizitzak bezala, bietatik du pixka bat.

“Gure filosofia slow art-ean oinarritzen da”

“Lan txikien aldeko aldarrikapena egin nahi dut”

“Zineman, telefonoak noiz joko zain nago”

“Sareetan hazten ari den joera global bat dagoela uste dut: asperdura”

“Korrika ertzetatik pasatzea korrikaren izateko arrazoietako bat da”

“Nazka ematen dit askotan etorkinak nola tratatzen ditugun”

Artikuluaren zati hau bakarrik  harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.

Zergatik merezi du euskara ikastea?
Euskara ikastea esperimentua da. Nik hala sentitzen dut, ez daukat berezko20 euskararik. Uharte batzuk ditut berezkoak eta, horiek elkarren artean lotzeko, lapurtu egiten dut, ikasiz, artikuluak irakurriz, filmak ikusiz... Euskara ikastea zertarako den? Bada, mundu bat irekitzen dizunez, mundu horretaz gozatzeko! Presarik gabe, lapurtu entzuten dituzun albistegietako edo parrandetako hitz eta esamolde21 guztiak! Ikasi, gozatu eta lasai ibili!

bidean web

KOLKOTIK

Film zahar bat? Tasio (Montxo Armendiariz, 1984).
Antzezlan bat? Vudú (Angélica Liddell).
Jokatu nahiko zenukeen emakume historiko bat? Lurdes Iriondo.
Antzokiko zer ilara aukeratzen duzu sarrera bat erostean? Aretoaren arabera, baina bosgarren ilaratik hamaikagarrenera bitartean.
Euskal kanten playlist batean falta ezin den kanta... Amore (J Martina).
Biharko egunkarian irakurri nahiko zenukeen albistea? Adimen artifizialarekin obsesionatzeari utzi diogu.
Zer izan nahi zenuen txikitan? Denetarik, horregatik naiz aktorea.
Sakelakoa etxean ahazten bazaizu... Igual, poztu! Ea gehiagotan ahazten zaidan!
Zerk ematen dizu nazka? Askotan, etorkinak nola tratatzen ditugun.
Zerk kentzen dizu loa? Egun onenetan, sorkuntza-ideia bati bueltaka jarduteak; txarrenetan, kezkek eta ardurak.
Baduzu animaliarik etxean? Bai, txakur bat, Laia.
Zer janari ez da falta inoiz zure sukaldean? Gurina.
Zer plater ateratzen zaizu oso ondo? Kalabaza-krema onddoekin, udazkenean.
Larunbat gauerako planik onena? Tamalez, azkenaldian, etxean film bat ikustea. Baina eguraldi ona egiten badu, kalera!
Eta igande arratsalderako? Berdin da eguna, aurreko plan bera.
Nola ikusten duzu zeure burua 20 urte barru? Menopausiak jota22. Eta espero dut nire ogibidean lanean jarraitzea.
Bizitzako plazer txiki bat? Berandu altxatzea.
Zure bizitzako leloa? Zaindu atsedenaldiak!
Nor da zuretzat heroia? Amona Maria Luisa, gustatzen zait nolakoa den.
Labur, nolakoa da Edurne Azkarate? Nortasun anitzekoa23.

1. Buru-belarri: jo eta ke, gogotik, geratu gabe.
2. Iragarri:
anunciar (es), annoncer (fr).
3. -en mende:
a merced de (es), à la merci de (fr).
4. Bermatu:
garantizar (es), garantir (fr).
5. Ahalbidetu:
posible egin, aukera eman.
6. Duinki:
modu duinean, duintasunez.
7. Gailendu:
nagusitu, nagusi izan, besteren gainetik egon.
8. Pairatu:
jasan, nozitu, sufritu.
9. Onespen:
aprobación (es), approbation (fr).
10. Ertz:
margen (es), bord (fr).
11. Uztartu:
konbinatu, nahasi.
12. Aldarrikapen:
erreibindikazio, eskakizun.
13. Erruduntasun:
culpabilidad (es), culpabilité (fr).
14. Txinparta:
chispa (es), étincelle (fr).
15. Bertsu:
oso antzeko, ia berdin.
16. Jokatu:
antzeztu, interpretatu.
17. Zeharkatu:
atravesar (es), traverser (fr).
18. Albo batera utzi:
dejar de lado (es), mettre de côté (fr).
19. Hautu:
elección (es), choix (fr).
20. Berezko:
intrínseco, -a (es), intrinsèque (fr).
21. Esamolde:
expresión (es), expression (fr).
22. Jota:
afectado, -a (es), affecté (fr).
23. Anitz:
asko, ugari.

 

 

 


Elkarrizketa/erreportaje osoa irakurri nahi duzu? Hil honetako aldizkaria salgai dago kioskoetan; era berean, harpidetza egin dezakezu: digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.