SUA ENPARANTZA ALUSTIZA (Donostia, 2003) duela lau urte egin zen ospetsua, Irabazi arte telesailagatik. Hori utzita, ETB1en agertzen jarraitu du, Ztanda saio bukatu berrian, epaile-lanetan. Akrobata ere badabil Gure Zirkuan, oihalekin1 dantzan. M. Egimendi. Argazkiak: Javi Colmenero.

Artikuluaren zati hau bakarrik  harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.
 
Zer ematen dizu zirkuak?
Hunkitu2 egiten naiz ematen didan guztiaz jabetzean3: adrenalina eta lasaitasuna aldi berean, familia bat, kristoren babesa, lagunak, poztasuna, etengabeko ikasketa bai agertokirako bai bizitzarako, Euskal Herri osoa ezagu­tzea adin guztietako jendearekin... Bizimodu honi esker heldutasuna ere lortu dudala uste dut, oso zoriontsua naiz zirkuan: neure ikuskizuna egiten dut dantza eta oihalak uztartuz⁴, musikariekin abesten dut beste ikuskizun ba­tzuk dauden bitartean, pistan ere egoten naiz...

"Beti edukiko diot kariñoa Arene pertsonaiari"

"Sare sozialak curriculum gisa erabiltzen saiatzen naiz"

"Amorragarria da zuzendariek sareetako jarraitzaile-kopuruari begiratzea"

"Ea Ztanda lehiaketaren beste denboraldi bat egiten den!"

"Zinemarako pelikulak egiteko gogoa daukat, casting asko egiten dut"

"Oso ilusionatuta nago antzezlan baten proiektuarekin"


Baduzu beste dantza-proiektu bat ere: Suaro.
Bai, gustuko ditut erronka⁵ berriak, aspertu egiten naiz gauza bakarrarekin. Izaro Urrestarazu eta biok Kukai taldean egin ginen lagun, gaztetxoenak ginen. Gerora, dantzan geure moduan jarraitzea pentsatu eta bikotea sortu genuen, ekitaldietan, bideoklipetan, kontzertuetan... dantzari aritzeko. Koreografiak sortzen ditugu emankizun horietan eskaintzeko. Oreka TX-rekin hasi gara, kongresuetan eta desfileetan ere bai... Horixe da gure asmoa, eta baditugu hitzordu gehiago lotuta.

Artikuluaren zati hau bakarrik  harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.
 
Etorkizunerako asmoak?
Irailera arte, zirkuan jarraitzea: entrenatu, herriz herri ibili, emanaldiak egin, hobetzen ahalegindu... Casting batean ere banabil, ea zerbait ateratzen den hurrengo urterako. Antzezlan bat ere badaukat, oraindik ezin dut gehiagorik esan, baina oso ilusionatuta nago proiektuarekin: gauza berria da niretzat eta urtarriletik aurrera egingo dugu. Eta ea Ztanda saioak beste denboraldi bat duen...  
Zergatik merezi du euskara ikastea?
Ni ez naiz aditua, baina merezi du gure hizkuntza delako, herri baten hizkuntza oso berezia, txikia. Galtzen ari dela diote, ez dakit egia den... erabiltzen ez badugu, ordea, egia izango da. Gainera, borroka handia egin da gure hizkuntzari eusteko17. Bizi daiteke bizitza euskaraz, guztiz. Begira nola bizi garen gu zirkuan, dena euskaraz egiten dugu. Ez gara perfektuak, noski, tarteka erdarakadaren bat ere botatzen dugu, baina saiatzen gara hobetzen. Ahalegina egin behar da gure hizkuntza zaintzeko. Beraz, animo! 

KOLKOTIK

Badaukazu maskotarik? Bai, pottoka txiki bat, Still. Mendian bizi gara eta belarra mozten du.
Zer nahiago: zirkua muntatzea ala desmuntatzea? Lehen, desmuntatzea; orain, muntatzea.
Zer ematen dizu dantzak? Askatasuna.
Eta zer kentzen dizu? Denbora, kar-kar! Eta leuntasuna18 oinetan.
Artista ez bazina, zer? Moda-diseinatzailea... Sortzailea19!
Aktore bat? Belén Cuesta.
Dantzari bat? Marshall Font.
Zer ikusten duzu ispiluaren20 aurrean jartzen zarenean? Neure burua, kar-kar!
Zer albiste21 ikusi nahi duzu biharko egunkarian? Euskal preso guztiak kalean daudela.
Zirkuan bizi zarenean, etxeko zer gauza falta zaizu? Neba txikiak. Ahizpa ere bai, baina ez da etxean bizi.
Zirkuko zer gauza falta zaizu etxean zaudenean? Entrenatzeko tokia eta parrillako afariak.
Zerk kentzen dizu loa? Ideia berriek. Zerbait bururatzen22 bazait, gau osoa eman ahal dut horri bueltak ematen.
Kolore horiak zorte txarra dakar? Ez dut uste. Zirkuan asko dago, eta 10. urtean dabil!
Sukaldean, zer ateratzen zaizu oso ondo? Postreak, tiramisua azkenaldian.
Zerk ematen dizu amorrua23? Injustiziak. 
Eta beldurra? Pertsona maite bati zerbait larria24 gertatzeak.
Eta lotsa? Oso-oso lotsatia naiz. Adibidez, jendea begira daukadala sentitzeak.
Zerk eragiten25 dizu barre? Oso erraz egiten dut barre edozein txorakeriagatik26.
Labur-labur, nolakoa da Sua Enparantza? Oso emozionala, baina oso perfekzionista.

1. Oihal: tela (es), toile (fr).
2. Hunkitu: conmover(se) (es), (s')émouvoir (fr).
3. Jabetu: konturatu, ohartu, ulertu.
4. Uztartu: konbinatu, batu, bat egin.
5. Erronka: desafio.
6. Albo-kate: daño colateral (es), dommage collatéral (fr).
7. Eredugarri: ejemplar (es), exemplaire (fr).
8. Miresmen: admiración (es), admiration (fr).
9. Txukun: apropiado, -a (es), approprié, -ée (fr).
10. Eskertua (egon): estar agradecido, -a (es), être reconnaissant, -a (fr).
11. Meategi: mina (es), mine (fr).
12. Ezinbesteko: imprescindible (es), indispensable (fr).
13. Arlo: ámbito (es), domaine (fr).
14. Sakatu: pulsar (es), appuyer (fr).
15. Irizpide: criterio (es), critère (fr).
16. Gerta dakioke: gertatu ahal zaio.
17. Eutsi: mantener (es), maintenir (fr).
18. Leuntasun: tersura (es), douceur (fr).
19. Sortzaile: creador, -a (es), créateur, -trice (fr).
20. Ispilu: espejo (es), miroir (fr).
21. Albiste: noticia (es), nouvelle (fr).
22. Bururatu: burura etorri, otu, okurritu.
23. Amorru: indignación (es), indignation (fr).
24. Larri: grave (es), grave (fr).
25. Eragin: provocar (es), provoquer (es). 
26. Txorakeria: tontakeria, ergelkeria, lelokeria.

 


Elkarrizketa/erreportaje osoa irakurri nahi duzu? Hil honetako aldizkaria salgai dago kioskoetan; era berean, harpidetza egin dezakezu: digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.