Idazle bat? Harkaitz Cano.
Opari egiteko liburu bat? Amelie Nothomb-en Katilinarenak.
Irakurtzeko lekurik onena? Terraza bat.
Zer gosaltzen duzu? Kafe hutsa tostadekin edo gailetekin.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Ibuprofenoa.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? Euskara logikoa da! Hainbestetan, ezen esaldia nire kamisetetan dagoen.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Elkarte gastronomikoan, bazkari eta afarietan.
Norekin joango zinateke trago batzuk hartzera? Jende askorekin, baina bat aipatzearren, Mikel Albisu Ze esatek taldeko kantariarekin.
Pertsonaia historiko bat? Rasputin edo, bestela, haren bertsio euskalduna: Xabier Arzallus.
Zer dago traban zure etxean? Askotan, nire zapatak.
Joateko asmoa daukazun leku bat? Ez naiz sekula joango, baina Pittsburgh, Steelers taldea animatzera.
Zure lehen mito erotikoa? Lehena ez dut gogoan… Azken 20 urteotan, berriz, Leonor Watling.
Zure bertuterik onena? Pazientzia.
Zure akatsik handiena? Ez naiz batere ordenatua.
Besteengan errazen barkatzen duzuna? Barkabera naiz, ia dena barkatzen dut.
Eduki nahiko zenukeen eta ez daukazun dohaina? Erabat ezgauza naiz musikarako.
Badakizu aurreskua dantzatzen? Ez. Nik, euskal dantzak, ukondoa barran ondo jarrita beti…
Lurpera, erraustu ala zure gorpua zientzia ikerketarako? Erraustu eta bota nazatela San Pedroko itsasargian.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.