“Ulerbera naiz”

Idazle bat? Raymond Carver.
Opari egiteko liburu bat? Catherine Certitude (Patrick Modiano).
Irakurtzeko leku bat? Ohea.
Zer gosaltzen duzu? Kafesnea eta galletak.
Bestondoari1 aurre egiteko erremedioa? Buelta bat bizikletaz.
Zein esaldi errepikatzen duzu askotan? "Hik ematen dituk2 lanak, hik!"
Zertan ez zaizu inporta gastatzea? Eguneroko jatekoetan. 
Trago batzuk hartzera, norekin? Dominique A kantariarekin.
Pertsonaia historiko bat? Koldo Mitxelena.
Zerk egiten du traba3 zure etxean? Zaborretarako dauden arropak eta trasteak.
Joateko asmoa daukazun leku bat? Izoard mendatea4 (Alpeak). 
Zure lehen mito erotikoa? Ángela Molina Interviú aldizkarian.
Zure bertute bat? Ulerbera5 naiz.
Zure akats handi bat? Ulerbera naiz.
Besteengan, zer barkatzen duzu nahiko erraz? Beldurra.
Nahi bai, baina ez daukazun dohaina6? Jendetasuna7.
Badakizu aurreskua dantzatzen? Derrigorrezkoa bada, ez da nire iraultza.
Zure gorpua, zertarako? Zientzia-ikerketarako8, balio badu. Bestela, lurpera.

1. Bestondo: resaca (es), gueule de bois (fr).
2. Dituk: dituzu (hika).
3. Traba egin: estorbar (es), empêcher (fr).
4. Mendate: puerto de montaña (es), port de montagne (fr).
5. Ulerbera: comprensivo, -a (es), compréhensif, -ive (fr).
6. Dohain: cualidad (es), qualité (fr).
7. Jendetasun: sociabilidad (es), sociabilité (fr).
8. Ikerketa: investigación (es), recherche (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.