Aitor Oñate
“Huskeriekin obsesionatzen naiz”
Idazle bat? Patricia Highsmith.
Opari egiteko liburu bat? Euskalia (Mikel Alvarez Sarriegi, Elkar).
Irakurtzeko leku on bat? Hondartza, sarritan jarrera aldatuz.
Zer gosaltzen duzu? Kafesnea eta ogi errea olioaz.
Bestondoari aurre egiteko erremedioa? Ura, loa eta amnesia.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? "Bueltan-bueltan".
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Seme-alaben gauzetan.
Norekin joango zinateke trago batzuk hartzera? Tijuana in Blue-koekin.
Pertsonaia historiko bat? George Orwell.
Zer dago traban zure etxean? Paperak, koadernoak, fakturak… Ez ditut botatzen, “badaezpada ere”.
Joateko asmoa daukazun leku bat? New Orleans.
Zure lehen mito erotikoa? Marrazki bizidunen bat.
Zure bertute on bat? Ekina1 naiz.
Zure akats handi bat? Huskeriekin2 obsesionatzen naiz.
Besteengan, zer barkatzen duzu nahiko erraz? Ia edozer, barkamena eskatzen badidate.
Eduki nahiko zenukeen eta ez daukazun dohaina? Hegan egitea. Ezin bada, ganoraz3 kozinatzea.
Badakizu aurreskua dantzatzen? Dantzatu behar bada, ez da nire iraultza!
Lurpera, erraustu ala zure gorpua zientzia ikerketarako? Basoan lurperatu, zikloak betetzeko daude.
1. Ekina: asko saiatzen edo ahalegintzen dena.
2. Huskeria: nadería (es), bêtise (fr).
3. Ganoraz: con fundamento (es), avec fondement (fr).

