Ana Jaka
“Edonon lokartzeko gaitasuna izan nahi nuke”
Idazle bat? Colette.
Opari egiteko liburu bat? Otto eta Pintxo.
Irakurtzeko leku bat? Isiltasuna bermatzen1 duen edozein, edo natura.
Zer gosaltzen duzu? Kafea eta ogi txigortua oliba-olioz.
Bestondoari2 aurre egiteko erremedioa? Lasaitasuna.
Zein esaldi errepikatzen duzu askotan? "Nola esango nuke…?".
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Oparietan.
Trago batzuk hartzera, norekin? Lagun batekin, edo gehiagorekin.
Pertsonaia historiko bat? Wangari Muta Maathai.
Zer dago traban3 zure etxean? Egunkariak.
Joateko asmoa daukazun leku bat? Zarautz.
Zure lehen mito erotikoa? Carol, Carol nobelako pertsonaia.
Zure bertuterik onena? Egoskortasuna.
Zure akats handiena? Egoskortasuna.
Zer barkatzen duzu nahiko erraz? Dena, pertsona hori hobetzen saiatzen bada.
Eduki nahiko zenukeen dohaina4? Edonon lokartzeko5 gaitasuna.
Badakizu aurreskua dantzatzen? Ez.
Lurpera, erraustu ala zure gorpua zientzia ikerketarako? Berdin zait, gelditzen direnek nahiago dutena.
1. Bermatu: garantizar (es), garantir (fr).
2. Bestondo: resaca (es), gueule de bois (fr).
3. Traba: estorbo (es), empêchement (fr).
4. Dohain: cualidad (es), qualité (fr).
5. Lokartu: loak hartu, lo egin.

