Garbiñe Ubeda

“Hil eta gero, salda bero”
Idazle bat? Koldo Izagirre.
Opari egiteko liburu bat? Hondamuinean (Farmazia Beltza, 2018), Zerocalcare-rena.
Irakurtzeko lekurik onena? Balkoia.
Zer gosaltzen duzu? Sarri, bezperako soberakinak.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Alferkeria, ezer ez egitea.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? Egin ezan1 lo eta jango dun2 mehe3.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Alabentzako gauzetan.
Norekin joango zinateke trago batzuk hartzera? Nire nebekin eta ahizparekin.
Pertsonaia historiko bat? Michele Angiolillo, Telesforo Monzon…
Zer dago traban zure etxean? Gehienetan, ni neu.
Joateko asmoa daukazun leku bat? Quebec.
Zure lehen mito erotikoa? Ez dut halakorik sekula izan.
Zure bertuterik onena? Pazientzia.
Zure akatsik handiena? Oso egoskorra izatea.
Besteengan errazen barkatzen duzun akatsa? Purrustada4.
Eduki nahiko zenukeen eta ez daukazun dohaina? Izaera baikorra.
Badakizu aurreskua dantzatzen? Bai, baina orain ez naiz gauza5 dantzatzeko.
Lurpera, erraustu ala zure gorpua zientzia ikerketarako? Berdintsu zait. Hil eta gero, salda bero.
1. Ezan: ezazu.
2. Dun: duzu.
3. Mehe: ligero, -a (es), léger, -ère (fr).
4. Purrustada: salida de tono (es), sortie de piste (fr).
5. Gauza: gai, kapaz.
