Oihana Arana

Idazle bat? Miren Agur Meabe.
Opari egiteko liburu bat? Todas mis palabras son azores salvajes. Opari egin zidaten, eta izugarri gustatu zitzaidan.
Irakurtzeko lekurik onena? Autobusa edo trena.
Zer gosaltzen duzu? Tostadak oliba olioarekin eta tomatearekin.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Festarik ez egitea.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? “Akaso” berba, akaso.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Kulturan: ekitaldietarako sarreretan, liburuetan…
Norekin joango zinateke trago batzuk hartzera? Lagunekin, ez daukat haiekin elkartzeko nahi adina denbora.
Pertsonaia historiko bat? Ez dakit hala izendatuko nukeen, baina Maurizia Aldeiturriaga.
Zer dago traban zure etxean? Erabilitako kaierak, oharrez betetako papertxoak…
Zure lehen mito erotikoa? Egiari zor, ez dakit gaur egungoak zein diren ere.
Zure bertuterik onena? Kontraesanez lepo bizi naizen arren, nahiko koherentea naizela esango nuke.
Zure akatsik handiena? Dena azken ordurako uzteko joera daukat.
Besteengan errazen barkatzen duzuna? Puntuala ez izatea. Zain egotea ez zait bereziki astuna egiten.
Eduki nahiko zenukeen eta ez daukazun dohaina? Gauez, filmak lokartu gabe ikusteko gaitasuna.
Badakizu aurreskua dantzatzen? Trakets samarra naiz, baina moldatuko nintzateke.
Lurpera, erraustu ala zure gorpua zientzia ikerketarako? Ez daukat laster hiltzeko asmorik, baina erraustu.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.