Nerea Loiola
“Egonean egoteko gaitasuna izan nahiko nuke”
Idazle bat? Azkenaldian, Jean Rhys.
Opari egiteko liburu bat? Punto bobo, Itxaso Martinena.
Irakurtzeko lekurik onena? Etxeko sofa, umeak inguruan ez badabiltza.
Zer gosaltzen duzu? Barau egiten1 dut goizean.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Ez dut azken bestondoa oroitzen.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? “Barkatu lehenago erantzun ez izana”, “Bale ja”...
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Ez naiz batere originala izango: liburuetan.
Norekin joango zinateke trago batzuk hartzera? Carson McCullers-ekin.
Pertsonaia historiko bat? Rosalía de Castro.
Zer dago traban zure etxean? Zutabeak2 eta lurretik jaso gabeko arropa zikinak.
Joateko asmoa daukazun leku bat? Paris.
Zure lehen mito erotikoa? Herriko surflari ilehoriak.
Zure bertuterik onena? Gauza asko aldi berean egiteko eraginkortasuna3.
Zure akatsik handiena? Gauza asko aldi berean egiteko eraginkortasuna.
Besteengan errazen barkatzen duzun akatsa? Itxaronarazten didatenean.
Eduki nahiko zenukeen eta ez daukazun dohaina? Egonean egoteko4 gaitasuna.
Badakizu aurreskua dantzatzen? Ez.
Lurpera, erraustu ala zure gorpua zientzia ikerketarako? Erraustu.
1. Barau egin: ayunar (es), jeûner (fr).
2. Zutabe: columna (es), colonne (fr).
3. Eraginkortasun: efikazia.
4. Egonean egon: ezer egin gabe egon, geldi egon.

