The Sheep detectives

Zuzendaria: Kyle Balda. Gidoia: Craig Mazin (Leonie Swann-en eleberri batean oinarrituta). Aktoreak: Hugh Jackman, Emma Thompson, Nicholas Braun. Erresuma Batua, 2026.
Istorioa: Artzain batek, gauero, hilketei buruzko eleberriak irakurtzen dizkio bere artaldeari1. Goiz batean, hilik agertuko da artzaina. Eta ardiak detektibe-lanetan hasiko dira.
Onena: Ardi detektibeen xelebrekeriari misterio-kontuak, umorea, bizitzari buruzko zenbait gogoeta eta ezinbesteko samurtasun2-dosia neurrian gehituta, familia osoak ikusteko film atsegina topatuko dugu. Hori bai, ardiak erabateko protagonista direnean eskaintzen ditu unerik onenak.
Txarrena: Gizakiak. Bestela, filmak une barregarri on batzuk baditu ere, gatza eta piperra3 falta zaio.
Animaliak: Animalia hiztunak4 eta ardi protagonistak tarteko, derrigorrean datozkigu burura Babe (Chris Noonan, 1995) txerrikume ausarta eta Shaun arditxoa. Bada, ardi detektibe hauekin alderatuta, nahiago askoz gehiago txerritxo lotsagabea eta arditxo bihurria.
Eñaut Mitxelena
1. Artalde: rebaño de ovejas (es), troupeau de brebis (fr).
2. Samurtasun: ternura (es), tendresse (fr).
3. Gatz eta piper: grazia.
4. Hiztun: parlanchín, -ina (es), bavard, -e (fr).
