Zuzendaria: Steven Spielberg. Gidoia: David Koepp, Steven Spielberg. Aktoreak: Emily Blunt, Josh O’Connor, Colin Firth, Eve Hewson, Colman Domingo. AEB, 2026.

Istorioa: Unibertsoan ez gaude bakarrik. Estralurtarrak izan, badira. Hainbat hamarkadataz munduari ezkutatu egin zaio informazio hori, baina pertsona-talde batek ezagutarazi egin nahi du.
Onena: Hollywoodeko Midas erregeak zuzendu du, beraz, hark ukitutakoa eskasa1 ez da izango, ziur. Baina ukitutako guztia urre izatea ere... Bai, intriga, akzioa, umore-ukituak, aktore onak, zirrara... baditu, eta Spielbergek eskarmentuz nahasten ditu film txukuna egiteko. Baina, oro ez da urre.
Txarrena: Aspergarria eta nahasgarria suerta daiteke uneren batean. Eta gogoetari egiten dion lekua, erlijioa tarteko, nahiko erdipurdikoa2 da.
Estralurtarrak: Bere gai kutunetako3 (edo obsesio, auskalo!) bati heldu dio berriz Spielbergek: estralurtarrak. Hala, lehenago egindako zenbait lan datoz gogora, E.T. eta Close Encounters of the Third Kind, kasu, baina hau ez da haien parera iristen.

Eñaut Mitxelena

1. Eskas: txar, kalitate txikiko.
2. Erdipurdiko: mediocre (es), médiocre (fr).
3. Kutun: predilecto, -a (es), préféré, -ée (fr).

 


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.