Musikari (edo talde) bat? Skunk Anansie.

Opari egiteko disko bat? Jamie Cullum-en The Pursuit.

Musika entzuteko lekurik onena? Gaur-gaurkoz autoa, zalantzarik gabe.

Zer gosaltzen duzu? Oloa fruitu lehorrekin eta kafea olo esnearekin.

Zer galtzen zaizu beti? Webguneetan sartzeko pasahitzak, bazkide txartelak...

Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? Earki, ederki ba, tiraaaa...

Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Elikaduran.

Zure lehen mito erotikoa? Blossom-en nebarena egiten zuen aktorea, Joey Lawrence, kar-kar!

Pertsonaia historiko bat? Nina Simone.

Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Zer da bestondoa?

Zure bertuterik handiena? Enpatia izan daiteke.

Eta lagunengan gehien estimatzen duzuna? Pentsamenduez, ideiez hitz egiteko gaitasuna.

Zer eramango zenuke uharte huts batera? Maite ditudanak.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.