Mattin Lerissa
Kantaria
Baxenafarroan norbaiti Mattin Lerissa (Behorlegi, 1999) nor den galdetzen badiogu, seguru ezagutuko duela: “Eta bai! Xarmanki kantuz ari eta irratian mintzo den putikoa”. Behorlegitar gazteak bide luzea egin du urte gutxian. Kantaldi batetik bestera ibili da, bi disko arrakastatsu autoekoitzi ditu eta Euskal Herriko artista onenekin aritu izan da. Orain, Irulegiko irratiko aurkezle da. Bertan juntatu gira berarekin. Inhar Iraizotz. Argazkia: Inhar Iraizotz.
Nolakoa izan zen zure lehen kontaktua kantuarekin?
Betidanik maitatu izan dut kantuz aritzea. Herriko bestetan edo familiartean jendea kantuz ari zelarik loriatzen nintzen. Beraz, haurra nintzenetik ukan dut kantua oso presente ene egunerokoan.
Eta kantua?
Mementoan, ahul aire dirudi, baina itxaropenik ez dezagun gal. Bizia kanturik gabe tristea litzateke. Jendea musika kontsumitzaile bilakatu da, eta lagun artean kantatzeari utzi dio. Kantaldi gehiago behar ditugu. Kantuz ihardetsiko dizut: “Eman kantua elkarri gure xokoetan, etxeetan eta eskoletan, ere gure plazetan, herriko zainetan”.
Di-da batean
Zerk eragiten dizu barrea?
Adiskideen kokinkeriak.
Eta tristatu?
Herrietako besten afixak frantsesez ikustea.
Eguna ontsa hasteko, zer behar duzu?
Iratzartzean irratia piztea.
Kokinkeria bat?
Lankide batek gidoia aldatu zidan, oharkabean, zozokeria bat erran nezan antenan.
Sekretu bat?
Zuzeneko anitz irratian zuzeneko faltsuak dira.
Kantu bat?
Mundurat eman ninduzun (Xalbadorren hitzak).
Eta zure kantu bat?
Argia ilunean.
A cappella ala musikarekin?
Ezin hauta bata ala bestearen artean.
Musika talde bat?
Guk.
Kantari bat?
Benito Lertxundi.