Jon Garmendia Txuria idazleak eta Xabi Solano musikariak sortu dute Bidasoatik Harago ikuskizuna, antzoki eta espazio txikietarako proposamen intimoa. Ipuinak, poemak eta idazki laburrak, gitarraz, trikitiaz eta ahotsez lagunduak. Bira urriaren 30ean hasi zen, Hernanin, eta badira data gehiago hitzartuak1: Getxo (azaroak 7), Idiazabal (azaroak 14), Bilbo (azaroak 18), Atharratze (azaroak 22), Gasteiz (azaroak 30) eta Orio (abenduak 20). Bestalde, Gaizka Peñafielek egindako bideoan,Solanok berak sortutako trikiti pieza jo eta Garmendiak amona Laura gogoratzen du: Bilbo 1937an frankisten esku erori ostean, Bidasoaz harago joan eta Château-du-Loir herrian errefuxiatu zen. Hizkuntza, kultura, distantzia, maitasuna, mitologia, musika... ditu ardatz Bidasoatik Harago lanak.

501erromintxelak

ERROMINTXELAK taldeak Nork Erran Eni diskoa aurkeztu du. Zortzi abesti sartu ditu bere lehen lanean, aurretik bideoklip eta guzti kaleratutako Nork Erran Eni (Irati Bilbao abeslariarekin) eta Esperoan singleak barne. Lanak swing musikaren filosofia islatzen du: soinu akustikoa (tradizioaren oinordeko2), urrutiko lekuen eta aspaldiko garaien oihartzuna... baina euskaraz emana. Jon Garcia, Iñigo Zubizarreta, Jokin Vitoria, Aitor Moreno, Daniel Apodaka eta Andoni Aizpuru dira taldekideak.

501indabe

EZ BANAIZ
Indabe
Egilea editore, 2025

Nora Azurzak, Peru Blancok eta Uxue Estradak osatutako pop-rock taldearen lehen diskoa da hau. Beste musikari batzuen abestiak jotzen ibili ondoren, eta Azaletik abestiarekin hasi zuten bideari jarraituta, harrezkero3 bururatu zaizkien galderei erantzuna bilatu nahian sortu dute albuma, zazpi abestiz osatuta (horietako batek, Noizean Behin izenekoak, Etxekalte taldearen kolaborazio berezia izan du).

501mihise
AHALDATU
Mihise
Balio Dute, 2025

Aldaketa da gauza konstante bakarra. Ideia hori izan du gogoan talde gipuzkoarrak bere bigarren laneko abestiak lotzeko, “hori, eta gizakiok aldaketarako daukagun ahalmena”. Aldatzeko gaitasun horretan oinarrituta, lehenengo diskotik bigarrenera igaro4 diren bost urteetan taldekideek bizi izan dituzten bizipenen bilduma da disko berria, dauden lekura heltzeko ahalmena izan dutela ospatzeko albuma.

1. Hitzartu: adostu, akordioa egin.
2. Oinordeko:
heredero, -a (es), héritier, -ère (fr).
3. Harrezkero:
desde entonces (es), depuis lors (fr).
4. Igaro:
joan, pasatu.

 

 


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.