Bashoan II kaleratu dute Beñat Achiaryk (ahotsa), Joseba Irazokik (gitarra, zaratak, ahotsa) eta Julen Achiaryk (bateria, perkusioak, ahotsa) Elkar diskoetxearekin. Oraingoan, baina, Oihan Oliarj-Ines baxu jotzailea elkartu zaie hiru musikariei. Robbie Basho (1940-1986) estatubatuarraren lana eta pentsamendua Bas(h)oan diskoan islatu zituzten duela sei urte, eta haren segida da honako hau. Bertan, ordea, Bashoren kanta bakarra sartu dute (Mehera My Love). Album berriak 10 abesti ditu (lau Itxaro Bordak idatziak) eta, aurrekoak bezala, esperimentazioa du oinarri, herri musika garatzeko bide ausartak proposatuz. Tradizioa abangoardia historikoekin eta modernitate zalapartatsuekin kutsatzen du lan honek, muga artistiko eta geografikoak gainditzen dituen bitartean.

482urtz

URTZ taldeak Esnatzean kaleratu du, lehen akordeak jo zituenetik 35 urte igaro direnean. Haren estiloak oso identifikagarria izaten jarraitzen du, nahiz eta aldaketa esanguratsuak antzeman disko honetan, gitarren marruma eta melodien lasaitasuna soinu elektronikoekin nahasten direlako. Baina ez da musika iraultza, pixkanaka doan mutazio berritzailea baizik. “Lozorroan murgildutako testuinguru sozial honetan, esnatzea eta bihotza iparrorratz gisa hartzea” aldarrikatzen du diskoko zazpi kantetan.

482algoritmotik

I
Algoritmötik At
Egilea editore, 2023

Zizur Nagusiko taldeak post-rocketik abiatutako lan psikodeliko eta jolastia kaleratu du. Bederatzi abesti bildu ditu disko honetan: udaberrian kaleratutako Zubiazpiko Gorpua, Komeriak eta Surdez Lermontov singleak gehi beste sei. Guztiak ere Mikel Braco (ahotsa eta gitarra) eta Oihan Elipe (ahotsa eta bateria) taldekideek idatziak. Berto Estebanek (baxua) eta Mikel Lopezek (ahotsak) osatzen dute banda.

482noragoazen

NORA GOAZEN JAKIN GABE
Lilo
Egilea editore, 2023

Spotify eta YouTube plataformetan hainbat kanta argitaratu ondoren, lehen diskoa atera du orain taldeak, hamar abesti bilduta. Popa nabarmentzen da bertan, nahiz eta rockarekin edo indiearekin ere jolasten duen. Taldea 2020an jaio zen Maria Mateo abeslariaren kantei musika jartzeko. Pello Iturria (bateria eta ahotsa), Oihane Gulina (pianoa), Julen Hoyuelos (gitarra) eta Nekane Ibero (gitarra eta baxua) dira gainerako kideak.

 



Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.