Kcantà singleak emango dio izena irailaren 25ean kaleratuko den disko berriari. Anne Etchegoyenek bultzatu du proiektua, hizkuntza gutxituetan sortutako musikak zirkuitu instituzional, mediatiko eta eszenikoetan presentzia urria1 duelakoan. Hainbat herrialdetako artistek hartu dute parte: Anne Etchegoyen bera eta Patxi Garat (Euskal Herria), Matskat (Alsazia), Valerie Louri (Martinika/unibertso kreolea), Eric Fraj (Okzitania), Clarisse Lavanant (Bretainia), Francine Massiani (Korsika)... Albumak, berriz, herrialde eta kide gehiago elkartu ditu: Katalunia eta Galizia edo Itziar Ituño eta Leire Martínez, kasu2.

ITZALAK
Eztandap
Egilea editore, 2026

Rock-estiloko zortzi abesti sartu ditu taldeak bere hirugarren diskoan, baina badaude blues, funk rock edo punk rock ukituak3 ere. Kintsugi izeneko estetika-kontzeptuan inspiratu dira kantuak egiteko: gehienek itxaropen⁴-mezua transmititzen dute, nahiz eta⁵ egoera zail batetik abiatu⁶. Bilboko Silver Recordings estudioan grabatu dute albuma, aurrekoak baino landuagoa. Nabari⁷ da esperientzia.

BERTZESFER
Bertzesfer
Bonberenea Ekintzak, 2026 

Iñigo Garridoren (ahotsa, gitarra), Mikel Urakenen (baxua) eta Mikel Lertxundiren  (bateria) kantak luzeak dira. Soinu-trantsizioz beteta daude, irrati-formulako abestien egituretatik8 urrun. Entzule adituek⁹ esaten dute Bertzesfer bandak Cave In, Metz eta Russian Circles taldeen antza10 daukala, besteak beste11. Diskoa Zarauzko Noise Studios-en grabatu zuten, Ander Barriuso soinu-teknikariarekin. 

1. Urri: gutxi, eskas.
2. Kasu: adibidez, esate baterako.
3. Ukitu: toque (es), touche (fr).
4. Itxaropen: esperanza (es), espérance (fr).
5. Nahiz eta: aunque (es), bien que (fr).
6. Abiatu: partir (es), partir (fr).
7. Nabari (izan): notarse (es), tomber sous le sens (fr).
8. Egitura: estructura (es), structure (fr).
9. Aditu: experto, -a (es), expert, -e (fr).
10. Antz: semejanza (es), ressemblance (fr).
11. Besteak beste: entre otros, -as (es), entre autres (fr).

 

 


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.