Jagoba proiektuaren lehen lan luzea

Jagobak Atzera begirada bat (Baga-Biga) diskoa kaleratu du. 2024an Hazas-ekin egin zuen Zenbat gau kantaren arrakastaren ondorioz sortutako albuma da, beste hiru musikarirekin batera: Beñat Bobillo Bobi, Ibon Kazalis eta David Vila. Iraganeko1 bizipenak eta egungo egoerak jorratzen2 ditu hamaika abestitan, hainbat gai eta ikuspuntutatik, oroimenaren3, identitatearen eta denboraren joanaren gainean hausnartuz⁴. Pop-rock estilotik jo du Jagobak, melodiari eta hitzari garrantzia emanda. Entzuleari atzera begiratzeko gonbita egiten dio diskoak, baina orainaren irakurketa kritikoa ere bada.


NORI JARRIKO DIZKIOZU GURE ABESTIAK?
Naxker
Egilea editore, 2025
Talde nafarraren bigarren lana Matxenia II argitaratu eta urtebetera heldu da. Aurrekoan bezala, melodia eta indarra lotu dituzte euskarazko bost abesti sortzeko, indie-pop eta post-punk doinuak baliatuz. Hitzak, berriz, ironiaz blai⁵. Karmele Gurbindo (ahotsa), Ainhoa Garcia (gitarra eta ahotsa), Nerea Arrasate (bateria), Jaione Baraibar (teklatua) eta Aritz Martin (baxua) dira Naxker.


KOBERRAK
Pelax
Balio Dute, 2025
Zortzi abesti batu ditu Pelaxek lan honetan, Arbeloako ikastolari sutea jasan⁶ zuelako laguntzeko, gustuko dituen hainbat musikariren kantak moldatuta: Kaskezur, Lurra, Physis Versus Nomos, Bidelapurrak, Adrian Perez, Sorotan Babies, Sofa eta Karen Daltonenak. Lan soila⁷ da, bere gitarra eta ahotsa baino ez, baina laguntzen izan ditu Beñat Antxustegi, Elena Ramirez, Telmo Trenor eta Uxia Elizalde.
1. Iragan: pasado (es), passé (fr).
2. Jorratu: tratar (es), traiter (fr).
3. Oroimen: memoria.
4. Hausnartu: meditar (es), méditer (fr).
5. -(e)z blai: impregnado, -a de (es), imprégné, -e (fr).
6. Jasan: sufritu, pairatu, nozitu.
7. Soil: sencillo, -a (es), simple (fr).
