“Gizartea aldatu da, eta ziklismoa ere bai”

Fermin Aramendi
Kirol-kazetaria
Fermin Aramendi Arana (Ataun, 1960) Euskal Herriko aurpegirik ezagunenetakoa da, telebistan egindako esatari-lanagatik. Izan ere, hainbat hamarkadaz aritu izan da EITBko pantailetan, eta haren ahotsa eta jakituria ikusleen kide izan dira arratsalde askotan. 2025ean erretiroa hartzea erabaki zuenez, ordea, aurtengo Itzulia eta gainerako emanaldiak nahiko desberdinak izango dira. Alessandro Ruta.
Zein izan da zure unerik esanguratsuena1 lanean?
Urte asko izan dira eta bat aukeratzea ez da erraza: aurrenekoz Giroa bertatik bertara2 egin nuenekoa, aurreneko Tourrak Indurainen aroan... Baita Roberto Laisekaren etapa-garaipena ere Luz Ardiden-en.
Nola aldatu da txirrindularitza bizi izan dituzun aroetan?
Gizartea aldatu egin da, kirola ere bai, eta gurpil horretan ziklismoak ere eraldaketa handia izan du. Alor guztietan, gainera: kirolarien prestakuntza fisiko zein psikologikoa, elikadura, materiala, lehiakortasun handiagoa urte osoan, zuzeneko telebista-emanaldiak lasterketa guztietan eta abar. Horri gehitu azken belaunaldian kointziditu duten lauzpabost txapeldun handi, eta emaitza da inoizko3 ziklismo-aro ikusgarriena bizitzen ari garela.

DI-DA BATEAN
Zerk alaitzen dizu eguna? Goizeko giro argi eta eguzkitsuak.
Eta tristatu? Inguruko norbait ondo ez dagoela jakiteak.
Zerk eragiten dizu barrea? Semearen zenbait ateraldik10.
Eta negarra? Gertuko baten betiko agurrak.
Zerk haserrearazten zaitu? Euskaldunak erdaraz ari direla entzuteak.
Bizio bat: Txokolatea.
Plazer txiki bat? Astelehenetako lagunarteko gosaria.
Eta sekulako plazer bat? Dolomitak bizikletaz.
Zer izan nahi zenuen txikitan? Kirol-kazetaria (diotenez11).
Eta orain, zer ez zenuke izan nahi? Abokatua.
Kazetari bat: Josetxo Lizartza.
Ziklista bat: Wout Van Aert-en zale itsua12 naiz.
Mendi bat: Stelvio.
Italiako Giroa ala Frantziako Tourra? Giroa.
1. Esanguratsu: garrantzitsu, inportante.
2. Bertatik bertara: hurbiletik, gertutik.
3. Inoizko: inoiz izan den.
4. Usadio: ohitura.
5. Aldamenean: ondoan, alboan.
6. Makulu: laguntza, euskarri.
7. Modua: aukera, parada.
8. Barneratu: asumitu.
9. Herbehereak: Países Bajos (es), Pays-Bas (fr).
10. Ateraldi: ocurrencia (es), fulgurance (fr).
11. Diotenez: esaten dutenez.
12. Zale itsu: oso-oso zale.
