Imanol Artola Arretxe Felix
Euskara-irakaslea eta gai-jartzailea

2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian, aurrekoan bezala, gai-jartzailea1 izango da Artola (Amezketa, 1989). 2015eko Gipuzkoako Txapelketan hasi zen jardun horretan, baina bertsoari lotutako beste makina bat kontutan ere aritzen da: Ataria Irratiko (H)ari naizela saio beteranoan esatari, ikertzaile... Egun irakaslea da AEKn. Eñaut Mitxelena. Argazkia: Xenpelar Dokumentazio Zentroa/Alberto Elosegi.

Txapelketarako dena prest?
Dena ez. Aurreko txapelketan, 250 gai prestatu genituen lehiaketa osorako, eta oraindik ez dauzkagu hainbeste. Halere, gaien zakua ondo beteta dugu. Hori bai, gero gai errepikatuak izaten dira, edo jada modan ez daudenak... Mendiko ur-depositu bat bezalakoa da zakua: etengabe bete behar da, gaiak etengabeko isurian2 daude. Txapelketa osoan ere, zakua etengabe berritu eta bete behar da.
Gai-jartzaile saio arrunt batean edo txapel­keta batean aritu, oso desberdina da?
Noski! Txapelketan, gai-jartzaileen taldearen eleduna zara. Hark egin ditu ariketa guztiak, kortse estu batean datoz, eta oholtzara igo arte ez dakigu gai bakoitza nork kantatuko duen. Bertso-saio arruntetan, aldiz, lehendik jakiten dut zein arituko diren, eta neuk erabakitzen dut zenbat ariketa egingo dituzten, nork abestuko duen norekin... Hau da, dena gai-jartzaileak sortzen du. Hortaz, ariketa oso ezberdinak dira. Plazako saioetan badakizunez nork kantatuko duen, pertsonifika ditzakezu. Txapelketan, ordea, hainbat gai ez ditugu jartzen ez dakigulako nori tokatuko zaion. Herriaren edo ordutegiaren arabera ere asko aldatzen da.

Artikuluaren zati hau bakarrik  harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.
 
Bertsolariei txalo egiten zaie; zuoi, ez.
Inoiz egin didate... Azkenaldian, etengabe esaten ari gara gai-jartzailea autorea dela, eta nik ere sinesten dut sortzailea dela. Zoru bat jartzen dugu, beste batzuek kanta dezaten. Noski, gero testua bertsolariak berak idazten du, baina lehen zertzeladak⁵ guk ematen diz­kiogu. Halere, txaloek bertsolarientzat izan behar dute, protagonistak haiek dira, eta gai-jar­tzaileak nahiko oharkabean pasa behar du. 

Artikuluaren zati hau bakarrik  harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.
 

DI-DA BATEAN

Zerk alaitzen dizu eguna? Goizeroko paseoak.
Eta tristatu? Albistegiek.
Zerk eragiten dizu barrea? Edozein detaile txikik.
Eta negarra? Bestearekin hunkiduratik7 konektatzeak.
Zerk haserrearazten zaitu? Injustiziak edo proportzionaltasunik ezak.
Bizio bat? Euskara.
Plazer txiki bat? Esaldi hoskideak.  
Eta sekulako plazer bat? Lasai egotea.
Zer izan nahi zenuen txikitan? Matematika-irakaslea.
Eta orain, zer ez duzu izan nahi? DBHko irakaslea.
Gai-jartzaile bat: Iker Iriarte, nik gehienbat harengandik ikasi dudalako.
Plaza bat? Herriko festetakoa, Amezketakoa.
Pilotan, Altuna herrikidea ala Artola alegiarra? Dudarik gabe, Artola.

1. Gai-jartzaile: bertso-saioak bideratzen dituen pertsona, bertsoen gaia ezartzen duena.
2. Isurian (egon): etengabe aldatzen, behin eta berriz moldatzen.
3. Labainkor: resbaladizo, -a (es), glissant, -e (fr).
4. Hirutasun: Trinidad (es), Trinité (fr).
5. Zertzelada: ezaugarri, bereizgarri.
6. Hoskidetasun: rima (es), rime (fr).
7. Hunkidura: emoción (es), émotion (fr).

 


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.