“Barre eragiteak adikzioa sortzen du”

Maialen Sorzabalbere
Gidoilari eta umoregilea
Gidoilari, taldean eta bakarka umoregile, aktore, aurkezle, kultur ekintzaile... “Saltsa askotan” ibiltzen da Sorzabalbere (Antigua, Donostia, 1996), ia beti umorea tarteko dela. Egun, gidoilaria da ETB1eko Mihiluze saioan, eta Barrexerka taldearekin jo eta su1 dabil: Patatekin! estreinatu berritan, “oso-oso pozik” da lana izaten ari den harrerarekin. Eñaut Mitxelena. Argazkia: Eba Arratibel.
Zergatik Patatekin!?
Batetik, betidanik gustatu izan zaigu izenburu oso arraroak jartzea: Ez etorri, Barkatu eragozpenak... Horrekin jolastea gustatzen zaigu, eta aspalditik Barre-xerra patatekin genuen buruan. Baina jendeari gehiegi iruditzen zitzaionez, Patatekin! uztea erabaki genuen. Bestetik, obran etxebizitzaren arazoa lantzen dugu, besteak beste, eta patatekin dena errazago jaten denez... bada, Patatekin!
Nolako patatak dira: minak2, gazi-gozoak...?
Niri gaziak gustatzen zaizkit, baina hiri honetan, oraingo egoera ikusita, ez dira oso gaziak.
Barre egitea osasungarria omen da. Eta barre eragitea?
Baita ere. Gainera, ez dakit zer daukan, baina adikzioa eta guzti sortzen du barre eragiteak.

DI-DA BATEAN
Zerk alaitzen dizu eguna? Itsasoan bainatzeak.
Eta tristatu? Lagunekin edo familiarekin egoteko denborarik ez edukitzeak.
Zerk eragiten dizu barrea? Edozerk.
Eta negarra? Edozerk ere bai.
Zerk haserrarazten zaitu? Batere puntuala ez den jendeak.
Bizio bat? Ogia poltsako patatekin.
Plazer txiki bat? Kirola egin osteko potea.
Plazer handi bat? Bidaia bat kuadrillarekin.
Zer izan nahi zenuen txikitan? Eguraldi-iragarlea.
Eta orain, zer ez zenuke izan nahi? Autoeskolako irakaslea. Gidatzeari sekulako beldurra diot.
Umoregile bat: Antton Telleria eta Aitziber Garmendia.
Komedia bat: Tricicleren edozein emanaldi.
Aurretik grabaturiko barreak, bai ala ez? Ez.
Umore-mota bat? Absurdoa.
1. Jo eta su: geratu gabe, atseden hartu gabe.
2. Min: pikante.
3. Hileko: menstruación (es), menstruation (fr).
4. Zantzu: señal (es), signe (fr).
5. Testuinguru: contexto (es), contexte (fr).
6. Bakarrizketa: monólogo (es), monologue (fr).
