AEK-k antolatutako Ibiltaria uztailaren 13tik 28ra egingo da aurten, Areatza eta Izaba artean. Helburua argia da: 15 egunez euskaraz mintzatzea, Euskal Herria oinez zeharkatu bitartean. Ezin uka oporrak igarotzeko modu polita denik: mintzapraktika egin, gure herriko ohiturak, euskalkiak, leku bitxiak eta herriak ezagutuz. Egun bakoitzean, batez beste, 20-25 kilometro egingo dira, bidean behar beste geldiune eginda leku interesgarrienak ikusi ahal izateko. Ibilbideak patxadaz egingo dira, partaideen erritmoari jarraituz; eta, erosoago ibiltzeko, pisua (motxilak, dendak, mahaiak…) furgonetan eramango da. Otxandio, Leintz Gatzaga, Lizarrusti, Aralar, Belate, Garralda, Belagua... ezagutu nahi? Informazio gehiago eskuratzeko edo izena emateko, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta helbidera edo 639 654 138 telefono zenbakira jo daiteke.



Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.