Zazpi liburu irakurriko dituzte Donostiako AEKko Irakurle Klubean

Donostiako Gros auzoko Irrintzi AEK euskaltegian abiatuko1 da 26/27 ikasturteko Irakurle Kluba azaroaren 4an, Julen Apellaren Sakelako bihotzak (Elkar, 2025) liburuarekin. Hortik aurrera, hilean liburu bat irakurri eta landuko dute taldean: abenduaren 9an, Lourdes Oñederraren Azken batean (Erein, 2025); urtarrilaren 13an, Katixa Agirreren Barne zerbitzuak (Elkar, 2025); otsailaren 3an, Yolanda Arrietaren Jostorratza2 eta haria (Alberdania, 2025); martxoaren 3an, Ramon Saizarbitoriaren Ene Jesus (Erein, 2026); apirilaren 5ean, Aitziber Etxeberriaren Reset (Erein, 2025); eta, bukatzeko, maiatzaren 5ean, Delphine de Viganen Esker onak (Igela, 2025), Aiora Jakak itzulia. Xabier Etxaniz Rojok gidatzen du Irakurle Kluba, idazlea eta Irrintzi AEK euskaltegiko irakaslea bera.
1. Abiatu: hasi, martxan jarri.
2. Jostorratz: aguja de coser (es), aiguille à coudre (fr).
