bidean web

Udaberri honetan, asteburuko bi barnetegi antolatuko dira Etxarri Aranazko (Nafarroa) kanpinean: A2.2 eta B1 mailak, maiatzaren 8an, 9an eta 10ean; eta B2 eta C1 mailak, maiatzaren 15ean, 16an eta 17an (ez dira izango azterketak prestatzeko ikastaroak, euskaran murgilduta1 bizitzekoak baizik). Bi asteburu horietan, euskara praktikatzeko hainbat dinamika eta eskola egongo dira, ostiral gauetik igande arratsaldera bitartean. Aukera aproposa2 izango da euskaltegi, akademia, ikastola edo eskolaren batean norberaren kabuz3 edo eskola partikularretan ikasten ari den edo ikasi duen 18 urtetik gorako edonorentzat. Hala, parte hartzen dutenek eskoletan ikasitako guztia praktikan jartzeko eta ikasprozesuan aurrera egiteko aukera izango dute, baita jende euskalduna ezagutu eta giro onean bizitzekoa ere.
Prezioa 210 eurokoa da (Nafarroan erroldatutakoek⁴ Euskarabidearen dirulaguntza eskatzeko aukera dute), eta izen-ematea apirilaren 23ra arte egongo da zabalik. Informazio gehiago, AEKren euskaltegietan, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta-helbidean edo 607 60 80 36 telefono-zenbakian.

1. Murgildu: sumergir(se) (es), (s')immerger (fr).
2. Apropos:
adecuado, -a (es), adéquat, -e (fr).
3. Nor(k) bere kabuz:
bakarrik, irakaslerik gabe.
4. Erroldatu:
empadronar(se) (es), recenser (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.