Korrikaren zenbait ordezkarik korrika egiteko oinetakoak jantzi dituzte berriro maiatzean, okzitanieraren aldeko La passem eta bretoiaren aldeko Ar Redadeg ekimenetan parte hartuz, haiei babesa eta elkartasuna adierazteko. Hurrenez hurren, maiatzaren 4an, 920. kilometroa egin zuten Capbreton inguruan; eta 746. kilometroa, maiatzaren 20an, Nantes aldean. Bestalde, maiatzaren 17tik 20ra bitartean, alsazieraren aldeko Sprochrenner ekitaldia ere egin da Alsazian. Elordiren hitzetan, “ezinbestekoa da euskarari ez ezik, gainerako hizkuntza gutxituei ere sostengua, babesa eta elkartasuna eskaintzea. Beharrezkoa ikusten dugu hizkuntza gutxiagotuen sarea antolatzea, eta gure asmoa eta erronka da sare hori gero eta indartsuagoa izatea, besteak beste hizkuntza hegemonikoen aurrean jokatzeko estrategia bateratua izan dezagun”.



Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.