Iruñerriko AEK-k hiru barnetegi antolatu ditu maiatzerako. Hileko bigarren asteburuan egingo da B2 eta C1 mailetako ahozko azterketak prestatzekoa; eta laugarren asteburuan beste biak, bata A2.2 eta B1.1 mailetako ikasleentzat, eta bestea B1.2, B2 eta C1 mailetakoentzat. Eskolak ahozko azterketa lantzeari begirakoak izanen dira, mintzamena lantzeko ariketen eta tekniken bitartez. Guztiak larunbat goizean hasi eta igande eguerdian amaituko dira, eta larunbateko bazkaria taberna batean eginen dute. Izena emateko epea apirilaren 4tik maiatzaren 2ra da, edo toki kopurua bete arte. Informazio gehiago Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta helbidean edo 948 274 160 telefono zenbakian.



Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.