AEKko Didaktika Topaketa egingo da hil honetan

AEKko Didaktika Saileko kideak eta euskaltegietako irakasleak otsailaren 6an elkartuko dira urtero egin ohi den Didaktika Topaketan. Gasteizen izango da, Europa Biltzar Jauregian, hain zuzen ere. Helburu argia izango du aurtengo bilkurak: AEKren ikuspegi metodologikoan sakontzea1 eta metodologia hori helduen euskalduntzearen gakotzat2 jotzea. Bi zati izango ditu jarduerak: hasteko, Iñaki Iurrebaso adituaren Euskararen ezagutza, helduen euskalduntzea eta euskararen biziberritzea hitzaldia; gero, luntxaren eta atsedenaldiaren ostean, parte-hartzaileek Ikuspegi komunikatiboa AEKn: teoriatik praktikara mintzodromoan kontatuko dizkiote elkarri beren esperientziak eta iritziak.
1. Sakondu: profundizar (es), approfondir (fr).
2. Gako: clave (es), clé (fr).
