Familia-asteburuak euskaraz: gorde data hauek

AEKren Praktikatu Zerbitzuak eta Urtxintxa eskolak aurkeztu dute dagoeneko asteburua familian eta euskaraz igaro nahi dutenentzako egutegia. Amurrioko Tertanga aterpetxean izango dira egonaldi guztiak, udaberrikoak maiatzaren 16-17 eta 30-31 asteburuetan, eta udazkenekoak urriaren 17-18 eta azaroaren 7-8 asteburuetan. Aurten, gainera, aukera berri bat egongo da, hiru egunekoa, apirilaren 7tik 9ra (umeen oporraldian). Asteburu hauen helburua da familien barruan zein familien artean euskararen erabilera indartzea. Partaide-kopurua mugatua denez, Gurasolagun programako familiek lehentasuna1 izango dute; dena den, lekua baldin badago, beste batzuek ere (berbalagun, mintzalagun, mintzakide zein euskara-ikasleek) eman ahal izango dute izena, betiere umeak euskaldunak badira eta gurasoek gutxienez B1 maila hasia badute.
1. Lehentasun: prioridad (es), priorité (fr).
