Meatzaldeko Narrazio Laburren Lehiaketa 25. edizioa betetzen ari da aurten. Hori dela eta, betiko martxan ari dira lanak jasotzen (epea maiatzaren 14an bukatuko da), baina bestelako kultur ekitaldiak antolatu dituzte lehiaketaren inguruan. Hala, martxoaren 26an, Ortuellako Kultur Etxean hartu zuten Joseba Sarrionandia idazlea, Meatzaldeko Irakurzale Klubarekin batera prestatutako saioan Kolosala izango da liburuari buruz berba egiteko. Maiatzaren 14an, berriz, solasaldi musikatua izango dute eskualdeko Maren musikariarekin, Abanto-Zierbenako Ekoetxean. Gainera, Ahozko Literatura Sari Berezia ere sortu dute edizio honetarako, euskaltegietako zein institutuetako ikasleen artean lehiatzeko: gehienez bost minutuko lanak aurkeztu beharko dituzte parte hartzaileek, gai eta formatu librean (podcasta, poesia, bakarrizketa...). Maiatzaren 13an izango dute lehiaketarako ideiak hartzeko parada, saioa edukiko baitute Muskizko Meatzari Aretoan Benetan Zabiz? podcasteko Malen Altuna eta Aitziber Grados esatariekin. Sari banaketa ekainaren 5ean egingo dute, Trapagarango Olaso Jauregian; bertan disfrutatuko dute, halaber, Mikel Martinezen Hamalau ikuskizunaz.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.