bidean web

Udaberriko barnetegiez gain, AEKk ikasturte osoan dauka martxan Foruko barnetegia, Urdaibaiko biosferan. Hauek dira hiruhileko honetako datak: apirilaren 6tik 30era, maiatzaren 4tik 29ra eta ekainaren 1etik 26ra. Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko, Gernikako AEKra jo1 behar da: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta-helbidera edo 607 63 37 88 / 673 200 100 telefono-zenbakietara. Eta adi! Maiatzaren 5etik aurrera hasiko da udako barnetegien kanpaina eta izen-ematea. Hortaz, datozen hilabeteetan ez da euskaran murgiltzeko aukera faltarik izango AEKn.

1. Jo: dirigirse (es), aller à (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.