12. Eguna ez da bukatu

Egunak 24 ordu dituenez, esan dezakegu 24. Korrikaren hamabigarren eguneko eguerdian gaudela; joan da goiza: 12. Eguna ekimeneko lehen ekintzan, apirilaren 22an, 200 lagunek baino gehiagok (aldizkari hau inprentara bidaltzerakoan ez geneukan behin betiko daturik) jaso zuten euskara-eskola bat doan AEKren euskaltegietan.
Orain, mintzodromoak ditugu zain, AEKko Praktikatu Zerbitzuak antolatuta. Helburua ez da hutsala1: maiatzaren 21a izan dadila2 Euskal Herrian euskara gehien hitz egingo den eguna! Euskal Herri luze-zabalean, 65 mintzodromo inguru antolatu dira egun horretarako, eta, 20-25 minutuko bi txandatan, euskaraz eta euskarari buruz mintzatuko dira parte-hartzaileak, besteak beste3 galderoi erantzunez: Zure herrian badituzu euskaraz lasai aritzeko tokiak? Zer egin kalean euskararen presentzia handitzeko? Nola handitu euskararen erabilera eremu digitalean eta sare sozialetan? Mintzodromoan parte hartzeko: korrika.eus/eu/etaizangogara. Hor duzu hitzordua!
1. Hutsal: vano, -a (es), vain, -e (fr).
2. Izan dadila: que sea (es), que ce soit (fr).
3. Besteak beste: beste batzuen artean.
