Gorbeialde landa garapeneko elkarteak Errotik izeneko proiektua bultzatzen du euskararen erabilera sustatzeko, non eta Arratiako eta Hego Nerbioiko landa eremuan eta turismoan. Horretarako, Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzaren zerbitzu teknikoaren laguntza jasotzen du, eta dagoeneko hamaika ekoizle eta establezimenduri ematen die zerbitzua: itzulpenak, hizkuntza aholkularitza, trebakuntza saioak, hizkuntza ohituretan eragiteko laguntza, dirulaguntzen kudeaketa... Doako zerbitzua da lehen sektoreko ekoizleentzat zein turismoko establezimenduentzat, Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatuta. Errotik sortu da turismoaren arloko establezimendu askotan eta lehen sektoreko ekoizle askok maiz ez dutelako euskararen presentzia bermatzen, nahiz eta Arratia Nerbioi eremu euskalduna izan. Hori dela eta, kasu askotan, ez da ikusten eskualdeko errealitate linguistikoaren islarik turismoko zein landa eremuko enpresetan, eta horregatik erabaki du Gorbeialdek hizkuntza kudeaketaren eremuan eragiten hastea.



Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.