Bilboko Indautxu AEK euskaltegian Txotxindau jaia ospatu zuten apirilaren 4an. Urtero egiten dute udaberrian, eta sagardoa izaten da protagonista nagusia, baina ez bakarra. Izan ere, bertaratzen direnek hainbat proba eta jokotan hartzen dute parte. Horrela izan zen aurtengoan ere: Indautxukoez gain, Bilboko beste euskaltegi batzuetako ikasleak egon ziren, baita berbalagunak eta bertsolariak ere, eta guztiek izan zuten ikasle batek eramandako txalaparta jotzeko aukera. Argazkian ikus daitekeenez, lagun giroan amaitu zen festa, txapeldunei dominak eta sariak banatu ostean. Indautxuko AEKn dagoeneko hasi dira datorren urteko edizioan pentsatzen, 20.a izango baita.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.