AEKren Praktikatu zerbitzuak aurtengo udaberrirako antolatutako Kirola eta Natura txangoen datak argitaratu ditu. Apirilaren 21ean izango da lehena, Arabako Aiaraldean, Etxaurren eta Eskorrieta artean. Familientzat egokia da, ipuin kontalaria ere izango baita bertan. Hurrengoa Santurtziko Serantes mendian egingo den orientazio proba izango da, maiatzaren 5ean. Maiatzaren 26an, berriz, beste orientazio proba bat egongo da Gatikan, familientzako modukoa, Butroeko gazteluaren inguruan. Eta, azkenik, ekainaren 16an, Pagomakurretik Itxinarainoko zeharkaldia (bertsolariek lagundutako ibilaldia). Horiek egun bateko txangoei dagokienez. Izan ere, urtero bezala, bi asteburu antolatu ditu Praktikatuk, Urtxintxa eskolarekin batera, Urduñako Tertanga aterpetxean: maiatzaren 18-19an eta ekainaren 1-2an. Aurrerago zabalduko dira xehetasun gehiago, baina gorde datak zuen agendan! Informazio gehiago eta izena emateko epeak, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta helbidean.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.