Eusko Jaurlaritzak Euskararako Literatura Itzulpenaren Euskadi Saria eta Euskarazko Saiakeraren Saria iragarri1 ditu Gasteizko Montehermoso Kulturunean egindako ekitaldian: Matias Mujika Franco de Medinacelik jaso du Euskararako Literatura Itzulpenaren Saria, Balea Zuria argitaletxeak argitaratutako Odisea lanagatik. Euskarazko Saiakeraren Saria, berriz, Jon Gerediagak jaso du, Pamiela argitaletxeak kaleratutako Izena eta izana: (hitz poetikoari buruz) lanagatik.  
Berriki ezagutzera emandako bi horiekin, esleituta2 geratu dira 2026ko euskarazko Euskadi sari guztiak, joan den asteko Euskarazko Literatura Sariaren eta Euskarazko Haur eta Gazte Literatura Sariaren ostean. Lehena Ixiar Rozasi eman diote, Consonni argitaletxeak argitaratutako Narrugorrik lanagatik. Eta bigarrena, Yolanda Arrieta Malaxetxebarriari, Denonartean argitaletxeak plazaratutako Zurtz obragatik. 
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak urtero ematen ditu Euskadi Literatura sariak, “literatura-sorkuntzaren bikaintasuna3 eta euskal kulturari egindako ekarpena” aitortzeko. Hala, sarien bidez, “literatura-sorkuntza, talentu artistikoa eta obren nahiz haien egileen zabalkundea sustatu” nahi ditu. Aurtengo sariak banatzeko ekitaldia azaroaren 20an egingo da, Bilboko Euskal Museoan.

1. Iragarri: ezagutzera eman, ezagutarazi, jakinarazi.
2. Esleitu: eman, banatu.
3. Bikaintasun: excelencia (es), excellence (fr).


Zelan euskaraz?

Atal honetatik lagun asko pasa dira dagoeneko. Guztiak, euskara heldu aroan eta euskaltegian ikasi duten pertsonak. Haiek ezagutzeko aukera edukitzeaz gain, euskara ikasteko lagungarriak diren aholkuak, trikimailuak eta testigantzak aurkituko dituzue. Ez galdu aukera!

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.