Euskara hutsezko liburu- eta disko-azoken sareak1 iragarri du egunotan martxan den Baztango (H)ilbeltzaren ondoren beste zortzi azoka egongo direla urte honetan, Euskal Herri osoan hedatuta: Oiartzunen, Literatura Plazara, martxoaren 9tik 22ra (haur- eta gazte-literaturako altxorrak2); Azkoitian, Geure Gelatik, martxoaren 26tik 28ra (emazteen3 literatura); Zarautzen, Literaturia, maiatzaren 29tik 31ra; Ziburun, Euskal Liburu eta Disko Azoka, ekainaren 6an; Hernanin, (H)azoka, urriaren 3an; Saran, Ikusi Mikusi, urriaren 9 eta 10ean (haur- eta gazte- literatura); Oiartzunen, Hitzen Lihoa, azaroaren 9tik 15era (euskal liburuen azoka); eta Lazkaon, abenduaren 11tik 13ra, Euskal Liburu eta Disko Azoka. Hortaz, nobela beltza, emakumeek idatzitakoak, haur, gazte eta helduentzako literatura, liburu berriak eta ez hain berriak, oparitzekoak, nork bere buruari oparitzekoak, bidaiatzekoak… izango dira aurten ere Euskal Herriko azoketan.

Duela hiru urte sortu zen Doinuele, doinua eta elea4, musika eta liburua, azken finean euskal kultura, oinarri hartuta. Hainbat azoka aritzen dira elkarlanean urte osoan, “hango eta hemengo, saretuta, elkarrekin ikasi, elkarri lagundu eta gutako bakoitza indartzeko”. Bitartean, Doinuele herri, azoka eta ekimen gehiagori zabalik dago: “Euskara hutsezko plazen sarea gara, eta ongi etorriak dira guztiak euskarazko azoken lurraldera, azokak altxorrak baitira, euskal kulturaren altxorrak, altxor magikoak”.

1. Sare: red (es), réseau (fr).
2. Altxor:
tesoro (es), trésor (fr).
3. Emazte:
emakume, andre.
4. Ele:
hitz, berba.


Zelan euskaraz?

Atal honetatik lagun asko pasa dira dagoeneko. Guztiak, euskara heldu aroan eta euskaltegian ikasi duten pertsonak. Haiek ezagutzeko aukera edukitzeaz gain, euskara ikasteko lagungarriak diren aholkuak, trikimailuak eta testigantzak aurkituko dituzue. Ez galdu aukera!

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.